Gizon-erdi
Gizon-erdi errian serenotzarako
Jarri eben, markien eiñ nai ebalako,
Egunez edonondik ebillan bakarrik,
Illunez argiz legez bildurtu bagarik
Alan bere, ekarren bere gerrikoan
Serenotzan abiau zan ezkerokoan
Farol bat, ta gañera txuxua eskuan,
Begiz argi diranak dakarren taiuan;
Nori Arrapa joan jakon gau batean,
Bigarrenez ziria sartzeko ustean,
Zeiñek beste beiñ bere polit bat sarturik,
Ipiñi eban txapel zuria bagarik;
Oraiñ barriz kentzea gurarik geiago,
Itzok egin eutsazan koipez labanago:
—Gizon-erdi, mesede egiteko euri
Aukeran epeltxotan egonda, naz jagi
Dozunean edurra dala eiñ dedarra,
Gomutau naz bertatik zareala zarra,
Itsu, erren, erdi-gor, ta beso bakarra,
Gaztetan izan arren utsik etzeunkana:
Betoz txuxu parolok, zoaz eta oian
Nasai egin daikezu lo goixera artean.
Etzaite arren izan zeurekor kokoa,
Ezpada leial, lau ta esan onekoa,
Barriz itsu dan batek parola gabean
Eta zetarako dauz txuxua aldean?
Gizon-erdi egin zan piskat atzeratu
Ebanean Arrapa zala ezagutu;
Baita gogoratuten bertatik asi zan
Beste baten bere ak ze burla egin eutsan,
Farola ta txuxua beiñ emon ezkero
Nok daki zer Arrapak egin leidan gero?
Antxiña ostu eustan txapel bat zuria
Gaur kendu leit benturaz kapote barria
Bere artean oneik susmau ta dirautsa:
Arrapa eskerrak zor deutsudaz millaka
Baiña, badakit ondo soldauak armea
Txarto egin bat dala bestei jareitea,
Farol au neuk darabilt iñok trilla enaien
Baita premiñadunai lagundute-arren,
Txuxua da ederto gaur datorkidana,
Uxatzeko txapela beiñ ostu eustana.
Au esanaz batera deutsa luzatuten,
Alan bearrez ipur-mamiñetik sartzen,
Ze ak eindako zauria alperrik leiatu
Oraindik Arrapari etxako osatu;
Itsu ta elbarriai ez egin burlarik,
Ezin leielakoan areik egin txarrik.
Ibaizabal, 1902, 4
|