Kristiñau on baten eriotzea
Negar, negar gaur biok, malkoetan urtu,
Bear dozuelako bakarrik geratu,
Agur, emazte leial, ta alabatxo ona,
Zurtz ia zu zara ta, ama alarguna.
Nireak egiñ dau ta, badoaz indarrak,
Arimau larri dauka aldendu bearrak,
Sasoiaren erdian gaur noa illtera,
Eta begiok laster betiko istera.
Gorputzau txarrik dago, aspaldi onetan,
Laster geratuko da sekulako lotan,
Zizpuruz or andrea, zotinka alabea,
Ia barriz ni emen bizitza bagea.
Errekatxo bat zelan doian itxasora,
Mundutik doa badin bestera gizona,
Arbola argal bat da susterrik bagea,
Alan aixetxo batek isten dau botea.
Baña zelan andia dan nik dodan gatxa;
Aisetxo bat ez eze, da ekatx garratza,
Gomuta bat ostera badot illgarria,
Guraso batentzako, o! zeñ mingarria!
Nora joango dira ama ta alaba
Jabe bagarik laster gelditzean bada?
Jauna, erruki zaite arren oraiñ nigaz,
Eta gomutau barriz biar beste bigaz.
Zerren nire laguna bearturik biar,
Ate joka badabil limosna eskean,
Eta gosez badago nire alabea,
Ez ete dau aseko norbaitek tristea?
Jauna, onegan neukan gerorako poza,
Zoratuta bere eukan baita ama ona,
Esperantza gozoa aor nora datorren,
Baña eriotzea umill dot artuten.
Erregu egiozue oiaren oñean.
Jesus eta Amari niretzat onean,
Jauna, artu egizu ene arimea,
Agur, emaztea ta agur, alabea.
Euskalduna, 1901, 207
|