Jesus gure salbagilleari
Bedeinkatua Jaungoiko Jesus, izan dedilla,
Bedeinkatua, benetan zure pasiñoa;
Bedeinkatua, orren neketsu, jatzun aldapa,
Darakuskuna guztioi bide zerukoa.
Ezkutapenen ezkutapena, zelan leiteke
Azkatutea gizona menpetasunetik;
Libanok emon egingo eban zugatz bategaz,
Gelditzen zala libre gizona illunpetik?
Zenbat zor deutsun Jesus maitea, zuri gizonak!
Zenbat bake ta zelako poza naibagetan!
Zelan direan gure arimak loibagetuten,
Zuk isuriko odol garbizko erreketan!
Biotzik gogor arrizkoenak bere iraun lei,
Gaur urtu baga bere begiak negarrakaz;
Atxak ausiten miñez ikusi ezkerokoan
Ez da asiko park-eske zuri dedarrakaz?
Eta zelan ez egun onetan baldin ikusten
Zedron-Jordanak biak baditu oso triste;
Karmelo-mendik azten dituan lora politak
Edertasunik erakutsi nai ezpadabe?
Eta zelan ez gaur Justiziak gorde ezpata
Badau, ta erallak puñala bota errekara;
Eguerdia geratu bada illun illunik,
Dirudiala bene benetan oso gaba?
Eta azkenez zelan Eleixa-ama badakus
Zotinka mantu lutozkoagaz estaldurik;
Iñoz ez legez bere semeak ikusten badauz,
Begiak itxi eta buruak makurturik?
Errukia ta biguntasuna eske dagotzu,
Jauna, umillik zure aurrean Kristiñaua;
Erruki eta biguntasunez biurtu egizu,
Zuk ekarriko lege santura bai, mundua.
Bedeinkatuak, Jesus maitea, zure nekeak,
Amodiozko zure legean gaizuz batu;
Liburu eta kurutze batek egin begie,
Lurra guztia zuzendu eta zeruratu.
Kurutzea ta liburu bat bai, jakuz pozgarri,
Gizon artezak arindu daizan neke miñak;
Eurakaz zuri Golgotaraño jarraitu eta
Gero zeruan gozauko ditu atsegiñak.
Euskal Erria, 1891, XXIV
|