 |
Arritzeko gauzea
—Txomin, arritzen nozu,
Zelan aberastu
Zara ardaua utsik
Zuk egiñik saldu?
Beste danak badabez
Beti egiñ zorrak,
Zure aldean buruz
Izanik bizkorrak?
—Premiñ, ez dau balio
Burutik bizkorra
Trabenan izateak,
Nai da esku ona;
Onekiñ bear dira
Egiñ millagruak,
Zeñek bestelan egiñ
Trabenan diruak?
Euskal Erria, 1896, XXXIV
Euskalduna, 1898, 110
|
 |