Jesus jaio barriari
Amalauduna
Palma leortuen kerizpe sikuan
Erromesa zelan dan atsedeten
Iturri leiarki bizi ta oztxuan
Basauntza sarri da urez asetzen.
Goixean goix dabez uda agortsuan
Loratxuak inotz tantak edaten
Bide galdudunak gau illun itsuan
Egunari deika dira egoten.
Illunpe onetan Jesustxo ederra
Izango zatxataz gaur Eguzkia
Izan zakidaz, bai, ene gidaria
Izan ez nakizun lengoa bera;
Izan egidazu, Jauna, errukia
Izango natxatzu leial aurrera.
Euskal Erria, 1883, IX
|