Gure Jaunari bere biztueran
Jesukristori emon daiogun ondra guztia,
Izarrerriak agertu begi bere poza;
Txoriak bizkor kantuz asirik alegeretu
Deuskuelako iñoz ez legez gaurko goiza;
Baita ausitu dau itxasuak arrabioa,
Bigundu bere zarata eta orroi otsa,
Zerren Jesusek erakutsirik Jaungoiko dala,
Biztzean daben azpian sartu Eriotza.
Galdu dau oso Txerrenek oraiñ bere gerrea,
Irabazi da aren kontrako garaipena,
Beterik dagoz Profetak aurrez iragarriak
Neurri bagako gloria da gaur Jesusena.
Euskal Erria, 1896, XXXIV
Euskalduna, 1901, 176
|