Ondo eta txarto
Peru ebillan motel domekan kalean
Ogerlekoa galdu egin ebanean
Etzalako mirari aste bat osoan
Nekez irabazita lanean auzoan
Arenbeste izerdi bat baten galduta
Aurkietea Peru biotzez minduta.
Baña bere emazte Mari alegere
Zelan ete ebillan naibagerik bage?
Peruk ez eutsalako dirurik emoten
Eta bai jatekoa topau eragiten.
Norberena beretzat besterena erdi
Peru ondo bizi da baña txarto Mari.
Euskal Erria, 1902, XLVII
|