Aste Santuko Liburua
Garita Onaindiako ene adiskide maite on Balbino Abade Jaunari
Zerbait ikasi egingo neban uste betean
Paper barritsu egunekoak irakurten,
Jardunagaitik gaur batean ta biyar bestean
Argitu baño geiago nintzan lañotuten.
Ze frutu neban neureganduten irakurtean?
Ze irabazi arimarako nik batuten?
Zer naiz begiok jarraitu gorri jarri artean
Eretxi askok burua beusten lokatuten?
Utsa bakarrik, amesgiñan nik neban ikasi,
Lastoa, aixea, keia zirala dot ezautu;
Baña liburu antxiñako bat gaur neugaz nasi
Darabildanak bear dan legez nau argitu,
Zeñek marketan deustan bidean gura dot asi,
Dalako Jesus bera giari eta Maisu.
Euskal Erria, 1890, XXII
|