Eriotza bat
Urte askoren astuntasunak beruntz lepua
Eta beragaz burua oso makurturik,
Bizi izan da gizon bat oso aguratua,
Egun askotan ill bear eta ill eziñik;
Bere azkena ikusi arte mundu osua
Egon da artega, barrua ezin baketurik,
Zerren bera zan mundu guztian gaur gurasua,
Aita Santua beti dalako bat bakarrik.
Jesukristoren ordeazkoa bera zalako,
Berak eukazan bere eskuan giltza biak,
Zeruko ate eskergak guri zabalketako
Kristok emonda Pedrok lenengo ekarriak,
Ai! baña ill da Aita on zana danoentzako,
Beti betiko Leonek itxi dauz begiak!
Ibaizabal, 1903, 83
|