 |
Gure Aretxagana!
Konturatuaz gaur euskaldunok
Etorri gatoz zugana,
Arbola gazte gure pozgarri
Gernikan zaukaguzana;
Gaur daukaguzan mingoztasunok
Agertutera nogana,
Eldu gintekez bakar bakarrik
Ezpada utsik zugana,
Alako Aita euskaldunaren
Seme zintzoa bazara,
Bidean dogun egun onaren
Albistari zeu etzara?
Betor Aretxa, zure eguna,
Betor euskaldun gozua,
Iya gizaldi laurentxo baten
Daukagu poza galdua;
Gaurko erdaldun egun garratzan
Guretzako da Linbua,
Oker esan dot, miñez gagoz ta
Au da toki bat suzkua,
Linbua danok dakigu dala
Minik bagako lekua,
Ta gaur daukagun biziereau
Nundik da len duin dontsua?
Ez gagoz bada, gu gaur Linbuan,
Gagoz kastigu lekuan,
Gagoz besuok jasorik gora
Ango arimen taiuan;
Itxaropena daukagulako
Bakarrik zugaz munduan,
Sulako beste Aretxik zerren
Eztan lurbira osuan;
Baña, gaur bizi arren onelan
Zure ortutik kanpuan,
Ez ete gara iñoz sartuko
Barriro orren barruan?
Ai! erbesteko tremes siku au
Ez eben jaten Asabak,
Euren ortuan jaio, bizi ta
Ill ziralako dan danak;
Baña, gu zelan euren fedean
Ez giñan izan leialak,
Galdu genduan battasuna ta
Galdu genduzan indarrak,
Sugeak Eba engañau eban,
Eta gu barriz erdarak,
Agaitik oraiñ artzen ditugu
Erdaldunaren zartadak.
Au gaitik dauke gaur erdaldunak
Barrea beti mosuan,
Euren menpean gaukezalako
Lur erre Eguzkitsuan;
Eurak emona jaten dogula,
Ta eurak nai daben orduan,
Lo bere eragin oi deuskuela
Kortan mulakaz pilluan,
Zelan aiñ gaizki bizi gintekez
Gaztelan urte askuan,
Udan beroak erretan eta
Otzak ill nairik neguan?
Bai, erabagi daigun anaiok
Nozbait kontuan jaustea,
Ai! Ejiptoko presondegi au
Astuna da ta luzea,
Bai, erabagi daigun batera
Kateok urratutea,
Eta jaristen dogun orduan
Geure lurrera eltzea,
Ebro etzean eregi daigun
Eun bat kanako ormea,
Eragozteko erdaldunari
Guregaz jaubetutea.
Inbidiagaz Kaiñek eutsan
Abeli kendu bizia,
Berau zalako ariman eta
Biotzez prestu guztia,
Erdaldunaren ondoan zelan
Ona zan Euskalerria,
Ak izan eutsan beti oneri
Ezin ikusi andia;
Alan azkenez eskuratzean
Berak nai eban aldia,
Egiten deutsa gura ebana
Ze zauri bildurgarria!
Santsoni baten ebagi arren
Buruko ulle dan danak
Barriro eurak azitakoan
Biztu jakozan indarrak:
Eguntxo baten ez dabe negar
Egiten begiak danak,
Gaur guk ein arren, egingo dabe
Biar Filisteotarrak,
Orain Egoiak agindu arren,
Gero egitean Iparrak,
Orduan joko dan kukurruku
Gure bizkaitar ollarrak.
Euskalduna, 1901, 174
|
 |