Loirik baga sortu zan Maria
Txori batek beiñ kontu au kantuz kontau eustan,
Zer lorategi baten antxiña gertatu zan,
Ta txori arek zelan onaren antza eukan,
Sinistu neutsan esan eustana bertsoetan.
«Nazareteko lorategia moteldurik
Aurkitzen zan da, lorak zimeltzen abiaurik;
Edertasuna eukielako maluskaurik,
Etzan aurkitzen euren artean poztasunik.
Au zan andia, baña lora bat Zerutarra
Neguan sortu an egiten da uste baga;
Bera usaiñez bera kolorez zan bakarra,
Iru mueta usain beragan eukazana.
Oi legez lorak goxean ziran iratzarri,
Baita buruak eguzkiagaz goruntz jagi,
Eta begiak ebezanean zabal jarri,
Laster zuzendu eutsezan sortu barriari.
Bera zan bada moduren baten larrosea,
Lirio zuri, ta bioleta umilldea,
Bera zan lora iñoz ikusi ein bagea,
Bat izan eta ainbeste loren itxurea».
Nik esan neutsan orduan: Txori kantaria,
Esan eidazu baña benetan gaur egia;
Zelan deitzen zan alako lora zurgarria?
Diñost: loi baga sortu ta jaio zan Maria.
Euskal Erria, 1899, XLI
|