Josepa Antoni
—Errrian ederren da Josepa Antoni,
Lagun artean beti entzuten dot ori,
Beiñik bein soiñekoan pitxia ugari
Badakar, ta tirriñak badaukaz kana bi,
Ederra izan arren solfako eskolan
Neskatillok dakusgu beintzat buruz nor dan,
Nota bateri bere ezpadeutsa antzik
Emoten, kantetako non euki ak gatzik?
Musikan egin arren berak urte zazpi
Sei urteko umeak geiago badaki?
Orain, zer diñostazu Juanatxo zolia?
—Esango deutsut Flora, egia garbia;
Josepa Antoni, baldin diñozuna bada,
Bera dala erriko pabo erreala.
A da egaztietan jantziten ederren,
Baiña kantetan eida bera bat atzeren.
Jaungoikoak ez deutsaz on danak emoten
Bati bakarrik ta bai, guztioi zabaltzen.
Ibaizabal, 1902, 34
|