Txantxarik
Urtebarri joanda bigarren goixean
Alkatea Txantxarik tope eiñ kalean
Eban, ta esan eutsan: «egun on daukala
Izango al da gure buru on bat Jauna».
Txantxarik egiñ arren ain txera argia
Besteak otz eta motz eutsan abegia.
Orduan esan eutsan: zer jazoten jako
Izanik barrelari, motel egoteko?
—Kontuak loi ta oker daukaguz errian,
Lorik bapere ez dot egin gau guztian,
Usterik diru asko egoala arkan,
Aixea baño ez dot Txantxari, topau an.
Esaidazu mesedez izanik erria
Diruzko iturriak batzeko tokia,
Urte danetan, zelan da kitu eitea
Puska bat bada bere ez aurratutea?
—Jauna, agiri da bai, beroni gaztea
Dala, mundua zer dan ezautu bagea,
Jakin bei askorena danean ardia,
Otsoentzat geienez dala bazkaria,
Eta ari gizen bat zelan dan erria,
Agaz egiten dala baita aparia.
Txantxarien esanak ete dira egiak?
Eleitekez guzurrak gaur izan guztiak.
Ibaizabal, 1902, 5
|