Atsegin txarra
—Zortzi bider egonda presilioetan,
Oraindiño etzara Jose, zu erretan?
Ze poz eta atsegin dozu aurkietan,
Agertzean ain sarri Juezen saletan?
—Juez Jauna, naz illun, eskola bagea
Baña letraduakaz itz egin zalea,
Kartzelan egoteak emona gaitik miñ,
Nai dana jaristea bere ez da atsegiñ?
Euskalduna, 1902, 250
|