 |
Zorioneko egun bat aurtengo maiatzean
Arañegun goixeko
seiterdiak aldian,
nenbillan usaiñ artzen
pozik ortu batian,
loren loraz erramak
nekatuen antzian,
ikusten nituala
lurra jo agiñian.
Larrosa batek antxe
ziraustan aopian;
«artu nagizu, jauna
jarri naizun soñian»,
zor neutsazan eskerrak
emonik, ondorian
esan neutsan: «badakit
norentzat duiñ zarian,
bada niretzat jaio
duiñegi ziñean,
alan Mariagana
zaitut eroan biar,
arek jarri zagizan
beraren bularrian».
A! baña oker nabil,
añ leku eregian
zurbiltxo iduriko
zuk dozu arpegian,
zerren zure kolore
eder orreen parian,
agan miragarriak
ikusiten direan,
au gaitik obe dozu
pitxlilleta artian,
agertzea burua
al daikezun bestian:
agana eroanda
damuz ill etzaitean,
guterrea sarturik
zeurorri biotzian».
Berbok zelan amaitu
asten da garrasian,
otska: «jarri nagizu
Andra orren azpian,
diñozun legez bada
ederrena lurrian,
nai neuke serbitzari
izan bere etxian».
Orrenbeste erregu
aditu neutsanian,
eziñ egonik gogor
ni neure biotzian,
asi nintzan arinka
elexaruntz bidean,
billatzera Maria
antxe bere jargoian;
nun nik auspaz etzunik
bere aurrealdian,
larrosa opatu neutsan
modurik onenian,
jarririk apaingarri,
eskumako oñian,
larrosen Larroseak
antxe euki dagian.
O egun doatsua!
neure bizi guztian,
erabilliko zaitut
begioen aurrian,
niretzat esleidua
zerren izan ziñean,
gaur dala iru egun
igaro dan astian;
eunki onen larogei
eta lauko urtian,
Maiatza izentetan
dogun ill ederrian,
gañera zapatua
jansi zan egunian,
Mariak beretzako
auturik daukanian.
Euskal Erria, 1884, X
Euskalduna, 1897
|
 |