Azartasun geiegia
Euri aldi gogor bat atertu zanean,
Mediku azartu bat zaldiz lau oñean,
Peru zarrari joian bisita egitera,
Ustez bajoialako bertatik illtera,
Non zubi zar batetik pasau bearrean,
Zaldiaz medikua aurkitu zanean,
Artzaiñ batek dirautsa; ez zaldiz irago,
Zergaitik zubi on guztiz txarto dago.
—Ez dago orren txarto arre, ta aurrera,
Peru ez dedin joan andiko aldera,
Naiz ez bisitau Peru etzan iñora joan,
Baña bai medikua urjolak eroan.
* * *
Azartuegi ez da iñoz izan bear,
Zergaitik eragiten daben sarri negar;
Eragin eban legez medikuenean,
Errekara jausi ta an ito zanean.
Euskal Erria, 1902, XLVI
Ibaizabal, 1902, 36
|