 |
Amodio ederraren Ama danari Maiatzeko lorak
Zeñ miragarri dan
Goazen ikustera,
Edengo lirio
Maria ederra,
Eta lora zuriz
Eginik arua
Apaindu daiogun
Berari burua.
Lorez-lora zeñ gois,
Uso txit zuriak
Topetan dabiltzan
Usaiñ pozgarriak,
Agaitik Zerutik
Zatorkuz zu egan,
Gu poztzera Ama
Zure amorean.
Zeñ miragarri dan...
IIlargi gañeko
O Neskatillea!
Larrosen Larrosa,
Loren txit Lorea,
Dontzellen Dontzella,
Andren añ Andria,
Ametan Ama nor
Da Zu duiñ andia?
Zeñ miragarri dan...
O izan danetan
Goren gorengua!
Nok leuken zuretzat
Bear bestekua!
Amore bat sutsu
Gozo ta garbia,
Eskini daizugun
Maiatz loratia!
Zeñ miragarri dan...
Lirioz jantzirik
Bekokia eder
Mendi puntan Ill an
Goix dogu ikusten,
Dakarrelako añ
Soñeko gorria
Oriturik doa
Igex Illargia.
Zeñ miragarri dan...
Goixez añ gozo da,
Egunez argia,
Gabez izartsu ta
Iparrez eztia,
Zuretzat dalako
Berariz egiña,
Artu egiguzu
Ama Erregiña.
Zeñ miragarri dan...
Opa nai deutsugu
Azkenez biotza,
Zu zarealako
Beti bere poza,
Alabau zagizan
Ill guztian gogoz,
Soñu leun, eztiz ta
Berba neurtu gozoz.
Zeñ miragarri dan...
Euskal Erria, 1883, VIII
Euskalzale, 1897, I
|
 |