Bizitzea
Itxasoaren munan diran errietan,
Ikasiko gauza bat darabilt burutan;
Arrantzaleai entzun oi neutsen bertsoa,
«Lurra baño gurago dogu itxasoa».
Zelan izan leiteke baztertzea lurra,
Eta esleidutea biziteko ura?
Inoz uste izan dot zoroen kontua
Dala orretariko burutaziñua.
Atxa jota ontziak ikusirik galtzen,
Baga amorratuak lagunak irunsten;
Eta izan leiteke bat itxas-zalea?
Dirudi sinistzeko zailla dan gauzea.
Baña, oraindik dakust zurgarriagoa,
Dakust beste ontzi bat nik makalagoa;
Zurik ta burdiñarik iñon ez daukana,
Leiarra bera baño auskorrago dana.
Eta beragaz dabil bildurrik bapere
Ez daukala gizona, beti alegere,
Naiz da edozeiñ golpek jotean bertatik
Ezkutau egiñ arren mundu onetatik.
Nai nok esango leuke «ori ez da ala»
Austen leiarra baixen errazik ez dala;
Eta gauza jakiña da erkiñaguan,
Gabiltzala gizonok biziaz munduan.
Zerren aixe puskatek ikutzea asko,
Sarritan izaten da bizia galtzeko;
Baso bat ausiteko laiñ izan ez arren,
Gizonik sendoenak ez dauz inoz illten?
O! gure biziaren su ta gar argala!
Fosforo bat duiñ laster amatetan dana;
Igaz uste ebenak bizitea aurten
Zeinbat dagoz lurpean autsera biurtzen?
Euskal Erria, 1897, XXXVII
|