Katolikoen eskoletako santu laguntzalleari
Zertan dago bildurtu, lur au odei astunak,
Gizaldi txar onetan illundu nai gaitik?
Azkenengo urteak diranen arteraño
Zuri batek badeusku argituko goitik?
* * *
Izar ori nor jakun, aitatu gura neuke,
Zergaitik oraindiño bere jaiotzea;
Argituten dalako, errañuzko ezpata
Zorrotzez illunari egiten gerrea.
Euneko urteak sei, joan diran artean,
Ekatx bildurgarriak asko arren sortu;
Trinakria argitu eban Eguzkiari,
Arpegirik ez deutse sekula lotsatu.
Disdiska gau ta egun garbiro agiri dan,
Gar ori kantuakaz denporak alabau;
Lenago eben legez gaur bere bardin bardin,
Bere jaiotza pozez gura dabe ondrau.
Alperrik aixe dongak atera legioez,
Al daben guztietan odei taldak kontra;
Tomasen bekokitik jaioriko tximistak,
Ezin izango dabez ipiñi itota.
Txerren baltz gau zaleak guzurra ta abarra,
Erein bei gura badau egia illteko;
Aren onaztarrizko labañak ikutzean,
Bide billa asten da iges egiteko.
Erdue orregaitik jakitunak ereñotz
Orriakaz, burua egitera jantzi;
Zerren jakituriak koroi ori zor deutsan,
Beti garaipenagaz urten dan Tomasi.
Betoz niretzat bere lirio edurdiñ ta,
Azuzena zuri ta larrosa garbiak;
Donzel illdakoari apaindu daiodazan,
Jagokazan legetxe egoki lokiak.
Arpa jotzalla zeru goietakoak bere,
Lurreratu zaiteze laguntzen kantuan;
Akinoko Eguzki gordetan ez danari
Korrua ein daiogun danok inguruan.
Bertako egalari bat edo batek bekart,
Eztarri leun ta lira otsez gozoena;
Entzutean aixeak, zabaldu daien laster,
Munduko kabuetan Tomasen izena.
A! nok leikezan aren, jakitura zakon,
Izen ezillkor eta duintasuna dana,
Eregi bear legez, eta zor jakon añan,
Autorturik Tomasen gloriak dirala!
Zelan bada neurtu leiz kantari labur onek?
Nola aren kontuak zeatz iragarri?
Noren burutik urten ziran argi errekak,
Adituteko bere ezpanaz iñor ni?
Alan bere kantauko, bai, dot egi zaleak,
Tenplu bat beti zuti deutsela eukiko;
Nun daben nai dabenak argia billatuta,
Errakuntzeu oso betiko itxiko.
Euskal Erria, 1895, XXXII
|