Berezkoak askotan onen
Mediku batzui eutsen Arlotek itandu:
Zein da ordurik onen eiteko bazkaldu?
Lenengoak, erantzun eutsan «amarretan»,
Bigarrenak, «askoz da obe amaiketan»,
Irugarrenak, «naien nik amabietan»,
Alan ipiñi eben Arlote dudatan;
Baña, an aurkitzen zan sasi-osalari
Eskoletan etzan bat ikasten ibilli,
Alan bere itune artean onena
Pobrientzako izan beti zan arena,
Ak diño: —Aberatsak noz gogoa dauken,
Arlotek deutsenean ongillak emoten.
Ibaizabal, 1903, 95
Euskalduna, 1904, 330
|