Itxaso aserratuari
Nere biotzeko adiskide argidotar eta jakitun
on Arturo Kannpion jaunari
Ikaratzen naz, erririk erri dabillanian,
Izurriren bat, persona asko eroaten;
Beste aldetik, baña poztzen naz zergaitik oian,
Bake onean direalako asko illten.
Ikaratzen naz, odei torreak direanean,
Pelearako goi urdiñean pillatuten;
Ta alkarri gogor esetsiagaz oi dabeenean,
Oñaztarriaz bizitza baga norbait isten.
Beste batek gaur ikareago baña nau jarten,
Onek sartzen deust unetaraño ikarea;
Ikara onek sosegu dana niri deust galtzen,
Larri jarririk gorputza eta arimea.
Zeñek ipinten, baña ete nau orren ikara?
Zeñek ipinten zentzuna galdu agiñean?
Nok eragiten onenbestean alan dardara,
Ur moltso batek, ezpada bere asarrean?
Nor ete jat gaur alako gauza bildurtzekua?
Ezpada itxas-purrustuaren purrustada?
Berorren orroi, zorrotz, ordotz ta orren ostsua,
Orixe ez da sartzen deustana sarrastada?
Ire urrumen burrundarakaz gaur nok ikusten,
O! itxasoa! ur-menditzarroi begiraka,
Zelan direan bilinbolaka erneguz jausten,
Astrapalada bildurgarriak aterata.
Nor ez izutu aiñ urbolada otsotuakaz?
Atxai burruka arito gisan esetsiten,
Ikusi, ete eurorren errai apurtuakaz,
Bitza boteaz txipristiñetan meastuten?
Nok? nok? esan leik norbait azala baita pozgarri,
Bakea eta otzan aldia duanean;
Zidarrez eta esmeraldakaz aiñ zoragarri,
Aren galanto, ta aren donoso, jantzitean?
Zeñ eder azan, eder ederrik agertutean!
Landa bat legez goi-bera baga erakusten;
Itxas-txoriak aidetan pozez eure gañean,
Ditugunean egan egiñaz ikusiten!
Ederra baño ederrago az orduan dana,
Zurgarri baño zurgarriago, zurgeietan;
Bela zabalez zuri zuririk, ikusten dala,
Ontzia an emen, zut zutik ire zelaietan.
Ikustekorik ikustekoen mundu onetan.
Ikusia aut, Febo oetik jagitean;
Arnaika aldiz ikustean i udan goixetan,
Zoratuta neu ikusia nok Donostian.
Ire durundu gozo gozoa gozatuagaz,
Ibillia nok Kontxan luzaro bearrean;
Ango jauregi-eder-aurreak tallatuagaz,
Nun oso sartu intxatan biotz-biotzean.
Baña etxaukat uste geiegi ireganako,
Ikusi arren aiñ ikusgarri batzuetan;
Ikusgarririk pozgarriena dakialako,
Ikusgarririk tristienera aldaketan.
Ikusia aut, lotuta egon arren barkuak,
Amorratuten otos-otoan abiauten;
Ikusia aut, eten egiñik soka senduak,
Ontzirik gogor errutsuenak zatituten.
Nok kontau baña ik emaniko ordu estuak?
Zeñek i gaitik bota direan negar tantak?
Nun eskribidu ik ekarriko sentimentuak?
Zelan ipiñi ire gañeko damu-kantak?
Zeñbat sartu dok sabel orretan, zeñbat gisaxo?
Zeñbat kurriska mundu onetan dok eragiñ?...
Zeñbat umezurtz! zeñbat alargun! zeñbat amatxo!
O! zeñbat, baña i gaitik diran damutan ill!
Baña, nor nok ni? ni nor nok baña iragarteko?
Igan ikusi gertatu edo jazo dana?
Ire ur ori balitzok baltza letrak eiteko
Gitxi izango balitzatekek dan-dan-dana?
Nogaz bardindu, etxakiak gaur ire biotza,
Legoia baño legoiago, aut ikusiten;
Alperrik euki arek erpea, guztiz zorrotza,
Ik aña negar sekula etxok eragiten.
Ik aiña kalte etxuek egiñ basa-pistiak,
Ik aiña negar ez ta eragiñ lur-ikarak;
Ik aiña gauza ez ta ondatu suokariak,
Ez urrik emon pillatu arren danen danak.
Askotan dituk i zala ta i ez azala,
Erri osoak txiki ta andi baltzez jantzi;
Ta ni naibagez eurai begira jarten nintzala,
Zenbat erreka begietatik jataz jausi!
Agaitik bada, etxuat gura ire kolkuan,
Galdu gordean neure bizia ipintea;
Gurago juat, naiz pobre izan, emen munduan,
Biotz zabalaz, beti leorrez ibilltea.
Gure dabena, ibilli bitek ire altzoan,
Gura dabena, izan daitekek itxas-gizon,
Nik neuk gurago neukek ardi zain jardun basoan,
Naiz da esnea taloaz janda, eurak jagon.
Bildur bagarik jabilk artzaiña, joaz txistua,
Bero bajagok, etzinda jakok kerizpetan;
Otziten badok, egiñik dantzan gora saltua,
Odola jakok berealaxe beroketan.
Bildur bagarik jabilk egunez, nasai gabean,
Txabolan oi jok artzaiñak nasai lo egiten;
Ardiak beti poztzen biotza bekerekean,
O! itxasoa! ire orroia bildurtuten!
Euskal Erria, 1892, XXVI
Euskalzale, 1898, II
|