Buru-azur berbarik ez daukan baten berbak
Nai badozu ekusi guztioen azkena,
Mundutarren atsegin ta utskeriena,
Begiok zabaldurik begira egidazu,
Auxe da parakizun gizon naiz andrena.
Begira buru-azur oni dagoan eran,
Nun gelditu oi diran eder ta galantak,
Ikuste, gusto, usaiñ, entzute, naiz ikutze,
Sentiduen atsegin ta naikera danak.
Oraiñ euki ez arren zuk lako sentidurik
Aldikada batean guztiak nituan,
Iruditu egizu, nintzala Aita Santu,
Errege, jeneral, naiz soldadu munduan.
Ispillu onetantxe ezagutu dagizun,
Gizonaren lurreko desengañotzarra,
Aita Santu, Errege, jeneral, soldadua,
Zertara biurtzen dan andi zeñ txikarra.
Merkatari sendotzat, nai badozu argaltzat,
Pentsau naizu, Kristaua, nai nozun moduan,
Bata bardin bestea, dirudun ta bagea,
Zerren danok gagozan nakutsun tajuan.
Buru-azur leor, otz erdi apurtu onek,
Nun ditu len eukazan begi dizdiztzallak?
Nun ditu perlak baxen agin ta ortz zuriak,
Benturaz zuk dituzun baño askoz obak?
Nun ditu urre gorriz egindako ulleak,
Bekoki edurki ta matrall larroskiak?
Nun okotz leun, biribil, nun ezpan koralezko,
Nun sur ta nun belarri añ ondo egiñak?
Ederren ziranean eriotzak bat baten
Lapurrak legez urten ta arrapau eustazan
Azur au soill itxirik, mamiñ samur guriak,
Arrak eta zapoak, danak jan eustezan!
Euskal Erria, 1883, IX
Euskalduna, 1901, 206
|