Nozbait jausi bean
Neskatxea etxetik bota dau andra Ana?
Baita esango deutsut zergaitik zan Jauna
Soldatatzar andiak urteetan pagau
Gabonez bere gauza asko erregalau
Alanda guztibere esker txarrekoa
Etzan bada niretzat zitala alakoa
Egia da itz ondo oi eustan aurrean
Baña jira eginda atzea emotean
Baldin ezkatzerako salatik urteten
Bazan nire siñuak asten zan egiten
Bai urtietan arek burlarik naikoa
Egin arren nengoan illun ta itsua
Gero ta gero bere zetatik igarri
Eutsan baña neskatxa jakola burlari.
Tabika guztietan ispilluak jarri
Nituzalako amak aginduak neuri
Ta euretatik asi nintxakon igarten
Ze barre ta siñuak eustazan egiten
Ta alako neskatxak zer dabe merezi
Laster eragitea etxetik igesi.
Iturrira pitxarra badabil sarritan
Ausiko da nozbaiten ez kokoak izan.
Euskal Erria, 1902, XLVII
|