Mariaren biotz orbanik bageari, bere sorrerako egunean
Fedezko koroi disdisgarria jantzitakoak,
Eta ainbaga bizi zareenak illunpetan,
Biotz ta arimok naibageturik zabiltzazanok
Amoregarri mundukoren bat billaketan;
Alde batera larga betiko lurreko gauzak,
Igo bai, igo odeiak eurak oiñpeturik,
Igo gorago neugaz batera, Argia bizi,
Dan lekuraño, geratu arte an sarturik,
Nun deutsuezan urrezko ate eder zabalak,
Sortu egin dan zeru barriak gaur idigi,
Zeiñ dan Jaunaren grazia danez dana betea,
Nun bake poz ta amodioa diran bizi.
Erdue, arima onak, bertako iturrietan
Atsegin eta gozotasunak edatera,
Erdue zerren beraren biotz orban bagea,
Jakun Eden bat zerua bera duiñ ederra;
Jaungoikoaren Paradisu da, bertan Maiteak
Bere eskuak isuri ditu emokaiak;
Bertan Arbola bizitzakoa loraz jazten da,
An gloriako errekak doaz gaur biziak;
Bertan Esposo jaungoikozkoak azuzena ta
Larrosa artean etzan lekua dau ezarri,
Milla ezkudoz, milla koroez, apaindu eta
Am da baketsu, ain da argitsu, ain zurgarri,
Ain kanta onak, antxe kantaurik goikantariak
Serafin gorri galantak jakoz gordelari.
Zorioneko arimok, arren, jaso eguok,
Bere loretan zuen abiak jarri arin,
Eio, dontzellak, lora orrekaz korda galantak,
Gizon santuak, bitxizko sortak laster egin;
Bere lirio mardoen beian pekatariak,
Atsedeteko amore santuz jarri lotan;
Euren lurrunak lengo su loia ill degizuen,
Eta osatu zauriok euren baltsamotan.
Uda-barria beti loratsu emen bizi da,
Gabarentzako beti atea da itxia,
Eten bagako eguerdiak eginduten dau,
Loirik bagako Bildotsa jako Eguzkia.
Emen bizitza dauken guztiak errege dira,
Izardun aroz koronadurik buruetan,
Estola zuriz euren bularrak kurutzaturik,
Erru bagako zetroak dabez eskuetan.
Irutasunak bertantxe dauka bere jargoia,
Jaunak laztantzen gu bertan gaitu, ta guk bera,
Deitzen deuskula «ene semeak» eta bakezko
Laztan artean eroanagaz bere maira.
O! biotz garbi miragarrizko zeru barria!
Orrako zeru izarratuen artekua,
Neurtu ezin dan Argiarentzat bizitokia,
Noren amatzat zinealako esleidua;
Amore santu arentzat zara etorrerea,
Zara ortu on sortaldeetan ipinia,
Ontasun oso uts bagearen mapa zabala,
Graziarentzat egon-leku bat egokia,
Eta zafiroz moldaturiko torredun etxe,
Maite-banderak gallur danetan ezarria.
Nok kantau daikez edertasunok direan legez,
Eta maitatzen zaituenentzat zuk gorderik,
Zeugan dozuzan gozotasun ta zein emokaiak,
Kontau ezinda geratzen bada bat muturik?
Nik adoretan zaitut, Jaunaren toki dontsu
Jainko Aitaren jakituriarentzat duiña,
Dana urrezko zati landutan guztiz egogi
Ezin obeto beraren eskuz alan eiña;
Nik adoretan egun sentiko izan ederra,
Doe guztien itxaso zabal ugaria,
Nik adoretan zaitudaz, Ama zaitugulako,
Nik Luziferren zarealako galgarria,
Zerren sorreran deutsazulako burua ausi,
Emonaz iñok emon ez deutsan lotsaria.
Euskal Erria, 1890, XXIII
|