Maiatzeko illean maiatzik ederrenari
Ill onetan dakust lora guritxua,
Ill onetan pozez jaio barria,
Ill onetan bere sabel eztitsua
Ill au gozotzeko dau idigia,
Ill auxe eurakaz añ da edertua,
Ill auxe dalako eder zalia,
Ill eder zale au alan apaindua
Dontzella, eder baten da kerizia;
Dontzella, danaren txit birtutetsua,
Dontzella, danaren dana grazia,
Dontzella, danaren beti ill loratsua,
Dontzella, dontzellen miragarria.
Dontzella, dontzellen goi ta gañekua,
Dontzella, dontzellen jarraigarria,
Dontzella ta Ama batera aurkitua,
Dontzella Esposa bat eta bia;
Dontzella au zalako artzeko Berbuak,
Dontzella jareiñik gure aragia,
Dontzellatasuna iñoz galdu baga
Maiatzik ederren zara Maria.
Euskal Erria, 1884, X
Euskalzale, 1897, I
Euskalduna, 1899, 143
|