www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lan orhoitgarri zonbait
Jules Moulier, «Oxobi»
1926, 1966

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

aurrekoa hurrengoa

BI ETSAIEN ZUHUR-HITZAK

 

                Airea: Goizian goiz jeikirik

 

Ikazkin, Eiherazain elgarrekin joka...

Huna zer derasaten bortizki mokoka!

 

—Ohointza lodienak hiretzat arinak:

Zuri guziak segur ez dituk irinak!

 

—Zerk samur-arazten hu? Zikinaren hatzak?

Etzauzkak beltz guziak berekin ikatzak!

 

—Xitoek amarekin ikasten kabazkan:

Xerrier zer diotek jan-arazten askan?

 

—Gaizoa! Banikek, to, hiri zer ihardets...

Bethi xerri goseak ezkurretan amets!

 

—Eske mando batekin ez nuk ez ikusi;

Bas-oilarttoa zagok etxean nagusi!

 

—Agertu nahiz oilar, baduk egun elhe!

Hobe duk hire bordan egoitea bele!

 

Adixkidetasunak hola dira urtzen:

Bakotxak bere bergaz bertzeak negurtzen!

 

aurrekoa hurrengoa