www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lan orhoitgarri zonbait
Jules Moulier, «Oxobi»
1926, 1966

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

aurrekoa hurrengoa

DONADOAREN ANDREGAIA

 

                Airea: Kaiku

 

Hasiak zaizkit auzoak oro: «Zertako ez haiz ezkontzen?»

Ihardeste hau aspaldixkoan nik baitiotet itzultzen:

                        Donado

                        Banago

Erran nahi da nexkatoetan bat ez dutala kausitzen

Nitaraino denik heltzen, nitaraino denik heltzen.

Mutikoak nexkatxer ez ditel'ager:

Nexkatxak xume dira jarriko laster.

                Zoin den zoroa

                Bihotz beroa!

                Bethi gogoa

                Auhenek joa!

Mutikoak, mutikoak, mutikoak ez ager,

Xume-xume nexkatxak jar diten laster!

 

                          * * *

 

Andreak etxea behar luke nola baitu barakoilak,

Bainan kanporat ez higitzekotz, jan bailezoke herdoilak.

 

                          * * *

 

Andreak elhea behar luke nola baitu oiharzunak,

Ba bainan azken hitzaren jabe uztekotz bethi lagunak.

 

                          * * *

 

Elizaren tanga bezain xuxen behar litake lanetan,

Bainan orena ez den bezala, ixilik arrotz barnetan!

 

aurrekoa hurrengoa