www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lan orhoitgarri zonbait
Jules Moulier, «Oxobi»
1926, 1966

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

aurrekoa hurrengoa

SAGUEN BILZARREA

 

Jaun Goikoak berak daki

Gazte, zahar, handi, ttiki,

Zonbat sagu duen hilik

Etxean dugun Mininik.

 

Xokhoz xokho, harat hunat,

Nun dukeen ohointto bat

Gatu hauta badabila,

Erne, bainan zoin ixila.

 

Dirauten sagu bakharrak

Dira izigarri txarrak;

Alabainan jana xuhur:

Bethi mehe, usu barur.

 

Otsaileko gau batzuez

Jaun Minini, gatu legez,

Kantuz bazoan auzorat,

Lagun gisa... lagungorat.

 

Saguen pesta orduan!

Zer jauziak selhauruan!

Beldurrik ez, bada gauza;

Ai, hunek iraun baleza.

 

Otsail bibitan gatuak,

Bakean ere saguak;

Hauiek beraz elgarrekin

Biltzarre bat zuten egin.

 

Predikari: Toño Xahar

Eta Geazane Xingar;

Bat arra, bertzea eme,

Biak errotik buhame.

 

Elhez Minini zuten jo

Larrutu, xehatu, eho;

Gatu debruak, duble ban,

Beharko dik amor eman!

 

Toñok errana nundik has

Guziak bat zauden arras:

Gatuari behar sarri

Joare klaska bat ezarri.

 

Elheak errex, lanak ez.

Hea sagurik bazenez,

Kide gazte ala zahar,

Joare berria nork ezar.

 

Hau eri, hura loale,

Amaño bat ume hazle,

Hunek hauxe, harek hura,

Hots, nehor ezin mentura;.

 

Zertako ni eta ez hi?

Bat ez abiatu nahi.

Hor agertu zen Minini.

Krik, krak biltzarrea fini.

 

aurrekoa hurrengoa