www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lan orhoitgarri zonbait
Jules Moulier, «Oxobi»
1926, 1966

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

aurrekoa hurrengoa

BI GARRATOINAK

 

Aujame garratoina,

        Gaskoina,

Eskuara nahiz jakin, Eta nehundik ezin,

        Zer egin?...

Utzirik hor Baiona,

        Hain ona,

—Phu zikhin!—

Abiatu zen behin,

        Errobin,

Urez ur igerika,

        Eta jin,

Mila espantuekin,

Xopolo'ko erreka

Bazterreraino:

Biribil jaunaren

Eiherazainaren

Lurpe gelaraino.

Garratoin eskualduna

        Biribil:

Muttur, larru leguna,

Uztaritzen dagona,

Eiharetarik hurbil...

Etxeko seme ona,

        Nola bil

        Eta nun

        Baitaki,

Igande, astelegun,

Irin bezenbat bihi,

Bihi bezenbat irin,

Ogi, arto, ta zahi,

Jan ahala, zer nahi;

Pestetan, baita lagun,

        Krasketun,

        Krisketin,

Opil eta xitoki!

 

Aujame, Biribil:

Pot eman, musu bil...

Buhamia erdaraz,

Eskualduna eskuaraz:

        —Bunjur,

        —Agur.

—Ke boz bin?

—Hirekin?

—Nei pas ün gat!

—Etzakiat...!?

—Ni kan tapauk,

—Ona diauk...

—E tustem,

—Ba omen,

—De ke grata,

De ke karta,

—Salbu hi'ta,

Kaka meta!!

—Ke boz bin?

—Bai berdin!

—Dun, bam zen,

—Hots, goazen,

Urtasun'en etxea,

Ontasunez bethea...

Gure garraitonek gaur,

Mahats idor, arrainki,

Gasna gogor, tripaki,

Bonbona eta intzaur,

Kafe beltz ala dute,

Orotarik badute...

Orotarik jan eta,

Nahi berriz jastatu

Adan, piko merlatu...

Nau!... bainan...

Hauxe da zalaparta!

Nar ñau... Andere gatu

Biribilek aditu!

        Eta han,

Biribilen laguna,

Izialdurak jana,

Aujame ihesi gan,

Bunpaka tarrapatan!!

—Bi mila galtxagorri,

Norat naizen ethorri!

Banian ba beldurra,

Gatu ala zakurra,

Nundik duken makurra,

Dagola hiritarra...

 

Gatuak ñau,

Zakurrak hau,

Bainan, bainan Biribil

Ez die oraino hil!

 

Jaun andereak, Aujamettori ehun milaka goraintzi,

Nun ere baita, zuen beldurrez, debru gaskoina ehortzi,

Niri bietan pot emaitekotz, sarri, bihar edo etzi,

Beharko ditu, Errobin barna, bere espantuak utzi!

 

        Banoa Uztaritzerat,

        Txopoloren laguntzerat!

 

aurrekoa hurrengoa