www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lan orhoitgarri zonbait
Jules Moulier, «Oxobi»
1926, 1966

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

aurrekoa hurrengoa

1692-en URTEKO GUDU BAT

 

                Airea: Jeiki, jeiki etxenkoak

 

Jeiki, jeiki, Eskualdunak, argi da farra-farra!

Itsasotik entzuten dut zilarrezko deidarra,

Dirdiran ikusten ere Olandresen ibarra...

 

                        * * *

 

Iraganik badirela berrehun hogoi urte,

Eskualdun arraintzariek gudu bat egin dute:

Egun haren aiphatzeko bainuke nik aldarte!

 

Elhur leihor ondoetan gureak ziren ari,

Lau untzi on berriekin jarraikiz arrainari,

Harizmendi Bidartarra guzien aintzindari.

 

Bet-betan zakot'agertzen untzi oste bat gaitza...

Norbeit garrait dezaketen Olandresak dabiltza,

Gudua baita nahi-t-ez etsai hoien emaitza.

 

Zer egin? Arraintzariek han zituzten, han, lanak...

Beharrik, eskuak hutsik ez baitziren iganak!

Baia ba? Karraskan horra lehen tiroak emanak!

 

Itsasoko uhin beltzak jin ziren gorrituak...

Beren lau untzietarik gureak ez itsuak:

Erhauts zeramatzan oro tiro gaitzen kotsuak!

 

Etsai untziak badire berrogoi-ta hamabortz,

Bainan otsoeri buruz xakurrek izanki hortz:

«Lau untziez jabetzekotz ditzatela han ehortz!»

 

Etsaiek uste gabean gudu gaiak aurkitu!

Ahal bortitzenak laster baitzazkoten ttipitu,

Berak hasi, berak ziren baitezpada gelditu.

 

                        * * *

 

Nork erran du Eskualdunek ez dutela bihotzik?

—Miatu eta bazenetz etsaiekin arrotzik,

Danoisak utzi ziuzten egin gabe min zotzik!

 

Olandresak ba gogotik larruraino biphildu,

Ez baitzuten ohoin heiek saria baizik bildu!

Geroztik aphal behingo ziren omen ixildu...

 

Hortarik irakaspen bat guziek har dezagun:

Bihotz onekoen alde gauden gu bethi lagun,

Bainan xede tzarrekoak utz berex ezezagun!

 

                        * * *

 

Baionatik Donostira, eskual hil-herrietan,

Arraintzarien hezurrak dagozi hobietan.

Nor da han belhaunikatzen nigarra begietan?

 

Ur-lamiñek hedatzean gauaz beren distira,

Itsasoaren azantzak iduri du intzira:

Gorputz direnak lituzke nahi piztu bizira...

 

aurrekoa hurrengoa