www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lan orhoitgarri zonbait
Jules Moulier, «Oxobi»
1926, 1966

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

aurrekoa hurrengoa

ASTOA LOREDUN

 

Hiriburuiar asto gazte bat

Bazoan behin peko hirirat,

Baratze lorez bazeramala

Bi xistro gaitzek jasan ahala.

 

Liliak eder, usaina gozo,

Jendea zagon bazterretik so;

Eta Baionan, nexkatxak, irriz,

Hurbiltzen ziren, lili bat nahiz.

 

Oho puttiko, zer arrakasta!

Urhezko kapa duk hire basta;

Hiretzat dituk irriak, soak,

Nexkatxek hiri beren besoak.

 

Taka taka tak, bazoan beraz,

Behatzaileak ezin aldaraz;

Beharriak xut hatzetan pindar,

Buztan azpitik haizeak hazkar.

 

Etxerakoan, espantu guti,

Urhatsa labur patarra goiti;

Gure astoak nekez derama

Ura darion ongarri zama.

 

Bi beharriak hits eta zabal,

Buztana zikhin, zintzilik, aphal;

Hatzak herrestan... putzka badoa,

Usain, urrinduz bazter osoa.

 

Aha putziko, hori duk planta!

Belztu zauk belztu goizeko manta;

Jendea, khexu, ihesi zoak

Phuka tinkatuz sudur ziloak.

 

Pullok oraino ez bazakien

Lore pullitak norentzat diren

Eta zertako zen asto sortu,

Oraikoan du zinez usmatu.

 

aurrekoa hurrengoa