www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lan orhoitgarri zonbait
Jules Moulier, «Oxobi»
1926, 1966

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

aurrekoa hurrengoa

DORRE MENDI

 

Mendiska bat baizik ez, bainan famaz handi

Donamartiritarrek duten Dorre Mendi:

Kanpoz bertze larregain guziak iduri,

Barnea, urhe-zilhar, laminen Jauregi.

 

Ba ahal dakizue nor ziren laminak:

Iguzkiaren etsai, debruxka higuinak,

Dena gaixtakeria, sorgin beltz, ohoinak,

Bainan, obrak lekuko, hargintzan harginak.

 

Dorre Mendiko barnek ez dute parerik;

Erroman ez Parisen ez da Jauretxerik

Holako edergailu zaharrez betherik,

Milaka urthe baitu zaudela gorderik.

 

Gaua beltzago eta laminentzat hobe,

Gauaren bidez dira indar gaitzen jabe;

Iguzkitarat aldiz ahalik deus gabe,

Argiko sartu behar ilhunbez-ilhunbe.

 

                  * * *

 

Mendiko leizetarat gizon bat zen jautsi;

Athe-zain laminari gakoa ebatsi;

Laminek zutenean argia ikusi,

Osinetan barnago joan ziren ihesi.

 

aurrekoa hurrengoa