www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lan orhoitgarri zonbait
Jules Moulier, «Oxobi»
1926, 1966

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

aurrekoa hurrengoa

BI ZAKURRAK

 

        Balujan

        Bazoan

Larrua hotz ikharan,

Beharriak dilindan.

 

Bordaxarreko seme,

Egun barur, bihar mehe,

Sortuz geroz ez dut uste

Hertzea duela bethe.

 

        Eta han,

        Bidean,

Jauregiko Gardian

Joan-jin bati abian.

 

Gizen da hau eta hazkar,

Salda, xitxi, saltsa ondar,

Oilo, bildots, erbi, xingar,

Egun oroz baitu zer har.

 

        Balujan

        Gardian;

Usain hemen, musu han,

Itzulika musikan...

 

—To, gaizoa, nun habila?

—Jateko zerbaiten bilha.

—Ni ederki asea nuk.

—Neretzat ondarrik ez duk?

 

—Bainan, erradak, Balujan,

Zer duk hire kasko muñan,

Irauteko etxe hortan,

Goiz arrats uli bazketan?

Nahi duk zer jan, zer edan,

Eta lotarik egin lan?

Haugi bada nerekilan.

 

—Eta uste duk hirekin,

Herbail, mehar eta zikin,

Bi mila kukusoekin,

(Zauriaren gainerat min)

Nitazkela ni horrat jin?

Oi! behin, bederen behin,

Ase bat baneza egin?

 

—Alo, alo, jaun beldurti,

Aski diat elhe guti

Jana, idor ala busti,

Xuxen ukaiteko bethi.

 

—To beraz, erranak erran,

Emadak pata, Gardian.

 

Bat barur, uzkur, herabe,

Bertzea, lotsarik gabe,

Baduketen afari bat

Jauregiri galdatzerat

        Badoazi biak

        Haizatuz uliak.

 

        Itzulika,

        Mitzulika,

Ikusten du Balujanek

Lepo gaina Gardianek

Haragi bizi duela;

Eta dio berehala:

—Errak, lagun, zer haiz, eri?

Nork egin dauk lantto hori?

        —Nork egin

        Niri min?

Uste duk badela nehor,

Balujan, Dik ala Medor,

Ni funditzeko gai denik?

Min edo zauri, ez duk hor,

Sinets nezak, bertze lanik

Lepokoarena baizik...

Hain nitek etxean maite

Nun lepotik bainaukate!

 

—Goraintziak etxekoer,

Ase hadi, ago eder.

Nahiago diat, barur,

Hantxet egon oraino gaur:

Kantuz, ilhargiari so...

Hoa jauregirat preso!!

 

aurrekoa hurrengoa