www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lan orhoitgarri zonbait
Jules Moulier, «Oxobi»
1926, 1966

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

aurrekoa hurrengoa

SUGEA ETA GANIX

 

Gorhaila den,

Muskerra den,

Sugearen

      Umea

      Sugea.

 

Hotz denean,

Atherbean,

Lur barnean,

      Ohea

      Gordea.

 

Kurubilko,

Koropilo,

Hotza deno,

      Erdi lo

      Baitago.

 

Bainan behin,

Suge bat jin

Nik ez jakin

      Zer bidez;

      Goiz batez...

 

Bezperan eta gauaz harizan elhurrak

Estalgi xuri pean zauzkala bazterrak.

 

Horma makhil,

Ezin dabil,

Behar du hil...

      Ganix han

      Iragan.

 

Jostagura,

Sukaldera,

Suge hura

      Dilindan

      Ereman.

 

Elhurra dantzan eta hixtuz haize hotza,

Supazterreko garrak phizten du bihotza.

 

      Sugeari

      Suak dagi

      Larru garbi,

      Hats, indar,

      Funts... oldar.

—Ganix, kasu,

Sugeak, su,

Egin hixtu

Dela khexu.

Buztanak itzuli,

Errainek mitzuli,

Esker onez lili,

Eztena dauk jali.

 

—Debrien figura,

Zer duk arrangura?

 

Ganixek oraikoan

Gerrenaz errekitu;

Gaixtagina du, joan,

Sekulakotz kalitu.

 

      Sugea suge;

      Laguntza gabe

      Utzirik, hobe.

 

aurrekoa hurrengoa