www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lan orhoitgarri zonbait
Jules Moulier, «Oxobi»
1926, 1966

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

aurrekoa hurrengoa

AITAREN ESKUINERAT

 

Gerthatu zireztea, mendirat iganik,

Udaberriz, egunak ezti direlarik,

Iguzkika, denen jaun, urhea erainik,

Itsasoan sartzera gorhail doalarik?

 

Aire goxo, arin; mendian bakea;

Peko etxe hoitarik xuxen doa khea;

Bainan laster gaua da, nork ikhus bidea?

Artzainek orai dute biltzen arthaldea.

 

Salbatorez, ardura, bazterrak lilitan.

Ordu baitzen lanerat muthilak utz zitzan

Pazkoz jauntzi loriaz gorputza distiran,

Artzainen Artzain Ona mendirat zen igan.

 

Arratsalde garbia, mendiko gozoa!

Azkenean egin da langilen gogoa.

Argia dariola, hedatuz besoa,

Jesus Aitaren ganat lanhoan badoa.

 

Galiletar gizonak, xuti hortik, jautsi;

Eta hemendik harat, ez lokhar ez etsi;

Egia baituzue oso ardietsi,

Jendeak zuen baithan behar du sinhetsi.

 

Aitaren eskuinean orai ez duguia

Gau batez, gure gatik sortu zen anaia?

Bai; Jakobek amestu zuen zurubia

Jesusek egiazki dauku bidalia.

 

aurrekoa hurrengoa