www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lan orhoitgarri zonbait
Jules Moulier, «Oxobi»
1926, 1966

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

aurrekoa hurrengoa

ZAZPIAK BAT

 

                Airea: Ume eder bat ikusi nuben

 

Nehork ez daki lehen zer ziren

    Eskualdun aita larriak;

Den jakintsunak ezin tu jakin

    Orduz iragan berriak;

Ditaken toki garbienean

    noiz danik diren jarriak,

Nondik dituen eki-haizeak

    lur huntarat ekarriak.

 

Frantzian hiru: Baxenabarre

    Lapurdi, ta Xuberoa;

Espainian lau: Bizkai, Alaba,

    Nabarra, ta Gipuzkoa.

Zazpi herriek zer bat daukate

    sortu danik betikoa:

Librotasuna beiratzekotan

    bihotza guziz beroa!

 

Erromanoak zagozilarik

    orotan hurbil nagusi.

Orai duela hogoi bat mende

    gutaraino ziren jautsi;

Aise zituzten bertze jendeak

    bere hartarat iretsi,

Eskualdun haurrak bezalakorik

    nehon etzuten ikusi.

 

Eskualdun gaitza, beldurrik gabe,

    buru has zagon guduan,

Borthizki joka, begiak sutan,

    ezpata xoil bat eskuan;

Ikharan oro zauzkatelarik

    irrintzinek inguruan!...

Erromanoek bakea laster

    utzi zakoten orduan!

 

Gudukariak multzoka dire

    geroztik hunat agertu.

Guziak aitek peñen gainetik

    zalu dituzte lehertu.

«Karloman» bera nigar eginez

    Frantzian barna da sartu,

Iloba «Rolan» hil dakotela

    baita bidean ohartu...

 

Moroek aldiz gure fedea

    nahi zaukuten ebatsi;

Bertzer bezala, heier zer ziren

    arbasoek erakutsi:

Bere zituzten lur-eremuak

    izan gatik ere hertsi,

Erdaldun batek etzuela, ez,

    hango mugetarik hautsi!

 

                * * *

 

Eskual Herriak horra non zuen

    zonbeit menderen bakea;

Zazpi ahizpak airos zagozin,

    iganik bide nekea;

Familietan bat zen orduan

    haur guzientzat legea:

Den ttipienak etzuelarik

    ezagutzen ahalgea.

 

Elgarretarik gaituztelakotz

    gaixtakeriaz berextu,

Erdaldun askok diote beraz

    odolez girela hustu...

Egin bezate, samur gorrian,

    sugeak bezenbat hixtu,

Gure bihotza bethi ber-bera

    thona batek ez du histu!

 

Gure gogoak berextekotan

    eman dute Bidasoa

Ai, zabaldurik ere nolazpeit

    gur'artean itsasoa,

Batzuer eta bertze haurrider

    ebats zezaketen soa,

Bainan bihotza ginuen orok

    beiratuko bat osoa!!

 

Zazpi ahizpak oraino mintzo

    dire hitz eder beretan;

Norbeit eskuaraz jabetu nahiz

    ager baledi lanetan,

Gudukatzeko xuti litazke

    heien haur guziak betan,

Aita zaharren irrintzin gaitzak

    adiaraziz airetan!

 

Odol beretik sortu semeak

    elgarrentzat anai gauden,

Ait'amen aitek utzi legeak

    beiratzeko bethi lerden;

Ez dugu behin arrotzetarik

    dugun bezenbat ukanen:

Xuxen ibiliz guk tugu bertzer

    irakaspenak emanen!

 

Gu bezain jende zaharrik orai

    munduan zonbat da, zonbat?

Geroan ere nork iraunen du

    berdin hola guk bezenbat?

Aitak lanari zoazkon gisa

    bagira lotzen orobat,

Herritar orok eginez oihu:

    «Bethikotzat ZAZPIAK BAT!!»

 

Eskualduna, 1911ko urriaren 13an

 

aurrekoa hurrengoa