www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lan orhoitgarri zonbait
Jules Moulier, «Oxobi»
1926, 1966

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

aurrekoa hurrengoa

TTIRRITTA ETA XINHAURRIA

 

Agorrilan ardura

Bero gogorrak ari,

Ostopean gostura,

Ttirritta xirrikari:

Tzirri, tzirri, kitzirri,

Mari-Orratzari...

Eta iguzkitara,

Ulitxak firrindan,

Uliak farrandan,

Erleak burrunban,

Listorrak barrandan,

Uli beltzak baltsan,

Nun ez diren... saltsan!

Tzirri, tzirri, tzirritan,

Mariorratzak pestan,

Ainharak lorietan!!

 

Hegaldunak dantzari,

Xinhaurriak lanean:

Lerro-lerro xendrari

Bero gogorrenean...

Tzirri, tzirri, kitzirri,

Gor dago Xinhaurri.

Lasterka, tarrapatan:

Aitamek artoa,

Haurñoek ogia,

Mutilek lastoa,

Neskatxek garia,

Bota denak baltzan,

Tzirri, tzirri, tzirritan,

Hegaldunak jostetan,

Xinhaurriak lanetan!

 

Jainko Jaunak lurrerat

Izotz hormak igorri;

Xinhaurriaren ganat

Ttirritta txar ethorri;

Tirrit, tirrit... kakeri...

Ttirrita da eri,

Ttirrita eskale bat:

 

Hegalak dilindan

Zangoak daldaran,

Mukua darian,

Nigarra begian:

—Oi Andre Xinhaurri,

Nuzun urrikari?—

—Xirri, xirri, xirrikan

Jo dun udaminetan??

Eman hor jauzietan!!

 

            * * *

 

Oinak arin arin eta buruz arinago,

Mari-mutil goseak hil, negua jin deno.

 

aurrekoa hurrengoa