www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lan orhoitgarri zonbait
Jules Moulier, «Oxobi»
1926, 1966

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

aurrekoa hurrengoa

PETIRISANTSEN KANTUA

 

                Hala nola: «Etxolan baditut bi manta»

 

Etxeko seme nintzan jeiki,

Dote gaitza nuen hunki;

Dotea daut ba, garbiki,

Trai tra lera lai leri,

Dotea daut ba, garbiki,

Debru zaharrak eremaki.

 

Lehenik, gatu bat bainaukan,

Lo zagona selhauruan,

Berak beharko krakadan,

Trai tra lera lai leran,

Berak beharko krakakadan,

Bi saguek dute dena jan.

 

Gero, xakur hauta: Xuriko,

Hezia, prest ihiziko,

Herbi batek deraut itho,

Trai tra lera lai lero,

Herbi batek deraut itho,

Beleri saldu eta kito.

 

Neure astoa bizkar hertsi,

Hauzoko sorhorat jautsi,

Ez nion khereta hetsi,

Trai tra lera lai leri,

Ez nion khereta hetsi,

Jandarmek dautatet ebatsi.

 

Gatu, zakur, astorik gabe,

Kukusoen nago jabe;

Soinean bi galtza pare,

Trai tra lera lai lare,

Soinean bi galtza pare,

Txarrena hobeaz ahalge.

 

Laur ardit nintuen sakelan,

Ezarri ditut arrandan;

Intresa topa dezadan,

Trai tra lera lai leran,

Intresa topa dezadan,

Sekuloron santa sekulan!

 

aurrekoa hurrengoa