www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lan orhoitgarri zonbait
Jules Moulier, «Oxobi»
1926, 1966

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

aurrekoa hurrengoa

ASTOA ETA HIRU JABEAK

 

Ikazkin bat Senperen bizi zen denboran...

Legetzat hau baitzuen: irabaz arau jan,

Oihanean gaizoak gauza guti zaukan:

Hiru seme tzarrekin asto bat etxolan.

 

Nahiz etzuen jasan min bat ere behin,

Jaunaren orenean, heriotzea jin...

Astoaz ez jakinez orduan zer egin,

Erorkiz utzi zuen hiruentzat berdin.

 

Huna beraz hiruak astoaren jabe,

Osoki jabetzeko bakotxa herabe;

Etziren, hitz dauzuet, buru-minik gabe...

Erorki hoi zer zuten?... ez erhauts ez salbe!

 

Nolazpeit azkenean elgar entzun zuten:

Hirur egunetarik, osoki, dena den,

Astoa du bakotxak beretzat ukanen...

Joko xuxenagorik deusik etzitaken!

 

Zaharrenak lehenik kargatuz egurrez,

Baionara derama denbora laburrez;

Han asetzen da bera nasaiki xingarrez,

Astoa dagolarik... athean nigarrez!

 

Ondokoak ondotik hatzeman zuen lan;

Bainan astoak behin jaterat ez ukan:

Makilaren phereka maiz senditurikan,

Olorik ez belarrik ezin sartu tripan.

 

Gaizo Martin astoa zer gauza den jina!

Burutik pisu bezain zorrotik arina,

Bizkar gainak iduri teilaren izkina;

Hots, hezur eta larru goseak egina!

 

                    * * *

 

Hirugarrenarekin merkatura zoan,

Ezker eskuin, herrestan, soka bat lepoan;

Hura lasterkaraziz jaunak ezingoan

Usuxko zerabiltzan «debruak» ahoan!!

 

«Arri! debru kankaila, debruen alferra!»

Besagainka diola kaskatzen bizkarra...

Eskain liro Martinek uzker bat ederra,

Bainan gaizoak non du behar den indarra?

 

Errekarat astoa betbetan erori!!!

Bethikotz... Hemendik hats, handik... poxikeri...

Ona baino hobea, hiru jabeeri!!

Ondorioz utzirik hiru mila zorri!!

 

Gerthagarri hortarik bil irakaspena;

Hori, jaun andreak, da bakotxaren lana;

Orok ikasazue behar duzuena,

Ikusiz lauetarik zoin zen astoena!...

 

aurrekoa hurrengoa