www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lan orhoitgarri zonbait
Jules Moulier, «Oxobi»
1926, 1966

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

aurrekoa hurrengoa

ZURGINAREN SEMEA

 

Zurgina baitzen Josep, aita ordezkoa,

Jesusek bazeraman bere gaztaroa

Zurgintzan hari zela. Haren zen geroa,

Bainan lanetik zaukan doi bizitzekoa.

 

Nork ditu goretsiko Jesusen eskuak,

Zori onen eraile esku doatsuak

Hunkiz argiratzeko gaupetik itsuak,

Elheari phizteko gor eta mutuak.

 

Jesus, auzo guzien ustez Nazarethen

Zurginaren semea, zurgin baizik etzen;

Ba, Jesusek erhiak latzturik zituen,

Berez, Jainkoarenak egin baino lehen.

 

Amak etzakiela ohe bat nun eska,

Berak ukhan baitzuen abereen aska,

Haurrendako Jesusek dagike sehaska:

Ohako legun, arin, goxo, andanaka.

 

Etxekoen hazteko behar baita ogi,

Maira moldatzen ere Jesusek badaki;

Artharekin dagitza mairak barne handi,

Han dezaten irina eskuz orha, garbi.

 

Maira baten ondotik, kutxa beharrena,

Andreak oihal xuriz betheko duena;

Jesusek zegizkien kutxen iraupena!

Hetan etzen ibilki zur jale zerrena.

 

Berak ez badu ere izanen herririk,

Behartuko denean nun pausa geldirik,

Ohe-zur, alkhi, mahain zer ez du lanthurik,

Bertzeak ontsatzeko, eta maiz, urririk!

 

Haizkoraz emaitean zuhaitzari joa,

—Jo, urra eta itza baita zurgingoa—

............................................

Urrunerat ikhusten zuen herioa.

 

aurrekoa hurrengoa