www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lan orhoitgarri zonbait
Jules Moulier, «Oxobi»
1926, 1966

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

aurrekoa hurrengoa

MANDOAREN ESPANTUAK

 

Mando mula bat zen

        Xuria,

Xuri bezain gizen

        Joria;

Ikustea baitzen

        Loria;

Hots, Jaun Ertoraren

        Mandoa!...

 

Xuri jori, lerden,

        Badoa,

Janik Etxebesten

Eta Hauzokoen

        Lastoa...

Ororen muthil

Orotarik bil!!

        Bainan,

        Mainan,

        Phereka,

        Mereka,

Hain arthoski goxatua,

Zen bezala, mainatua,

Mandoak bere burua

        Zaukan,

        Ha... han,

        Sobera

        Gora!

 

Asto pullo beltxenari

Xuria zen aiher,

        Eta nola?

Mando denean ageri,

Asto belxak bazter!

        Hor, bertzela,

        Oldar bat, bi puzker!—

        Hanka zola

Dukete behingotz eri!

 

        —Nor niz ni?

        Ni, bai ni ?

Jauregiko behorraren,

Primetako lehenaren,

        Alaba!

Donapoleon izan den

Garañorik gaitzenaren

        Iloba!

 

Gauzarik ederrenak higatzen,

Mandorik pollitenak zahartzen:

        Bere joritasuna,

        Bere lerdentasuna,

        Zituenekotz galdu,

        «Zuria» zuten saldu.

Peloren eiheran muthil sarthu:

Bere aitaz mula han orhoitu!

 

aurrekoa hurrengoa