www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lan orhoitgarri zonbait
Jules Moulier, «Oxobi»
1926, 1966

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

aurrekoa hurrengoa

URTHATS

 

Eskual-herrian, harat hunat-ka, haur xumeak badabiltza,

Etxeko andrer, kartsu-kartsuki, erranez beren othoitza...

Athe barnetik, haurren oihuer itzuli deneko giltza,

Bixkotx intzaurrak purrustan heldu... kuku dadila zikoitza!

«Urthe on!» irriz dute gaixoek ihardesten: sari gaitza,

Hoiek erranak, ororen alde, Jinkoak egin balitza!

 

Bortu gainetan kantuz artzainak diozka bere ametsak,

Kantuarekin airarazteko nahigabe-zorigaitzak...

Lagun xoil bat ez norek lausenga baizik eta mendi gaitzak,

Noizean behin harroketarik hixtuka xori belatsak...

Bakar-bakarrik iragaiten tu gau egun batzu kiretsak...

«Urthe on» hiri bihotze-erditik! Gaizo laguna, onetsak!

 

Guziak aurthen lagun ditzala nasaiki zeruko Jaunak:

Lurrera beha dagozin aita xahar ile xuridunak,

Tokirik ez da nondik ez diren noizbeit igan Eskualdunak:

Salbaien apez, artzain, soldado, berdin oro bihotzdunak!

Orotan gora diola beraz «Urthe bat on» oiharzunak.

 

aurrekoa hurrengoa