www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lan orhoitgarri zonbait
Jules Moulier, «Oxobi»
1926, 1966

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

aurrekoa hurrengoa

HARTZA ETA BI KASKOINAK

 

Urtharril mina zela, bi kaskoin ihizin,

Elhurrez elhur, nekez, mendian zoazin;

Bepetan eta hurbil hartz bat zankoten jin.

Ihiztariek tiroka... galtzetan egin!

 

Jauzian hau igan zen haitz baten gainerat,

Bertzea zanpez datza gogor nola hil bat.

Eztiaren usainik etzuela daukat

Usnan egonik hartza joan baitzen han harat.

 

Ez emanik hartzari behar zen tiroa,

Ikhara daldaretan, lanhotsu gogoa,

Emekiño jausten da zuhaitz gainekoa

Eta etzanik dagon haren gana doa.

 

—Heit lagun, bizi haiza? Bai, diat atsegin

Osorik hi oraino ikustearekin;

Bainan usna musnaka hartzak dauk hitz egin?

Hoin ixilka zer zion nahi nikek jakin.

 

—Huna zer dautan erran hartzak beharrira:

«Gizon, adiskidetan bi mota badira,

Makhil geitzat haltzari nagusi mizpira,

Beldurti txar batekin ez jin ihizira».

 

aurrekoa hurrengoa