www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lan orhoitgarri zonbait
Jules Moulier, «Oxobi»
1926, 1966

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

aurrekoa hurrengoa

XOXOA OILAXKO

 

        Nago zertako dioten

                Emana

        Xoxoari, xoxoaren

                Izena...

 

Sasi bazterrez ihesi,

Tu, tu, tui, tui, tri hi hi,

Trufaz ihiztariari,

Hegaldatu den xoxoa

Daukat ez dela zozoa.

Gaizoa, jaun ihiztari...

 

Xoxo bat bizkitartean,

Xoxo bat arrun erhoa,

Beltz zela oihan artean,

Utzirik hantxet berhoa,

Nonbeit aphaindu zen behin,

—Xuxen ez nakike nola—

Oilaxko baten lumekin,

Eta, oilaxko bezala,

Sartu, brist, oilotegian

Arrats ilhuntze irian.

 

Bainan biharamuneko,

Oilar, oilanda, oilaxko

Oro hasi direneko:

Ku ku ru ku, ko ko ri ko,

Ke ke re ke, ki ki ri ki...,

Xoxoak, baitu ahantzi

Berhoa zuela utzi,

Dio xixtuz... hain polliki!

Tu, tu nik, nik, nik, bai naski!

... Gudua pizteko aski.

—Nork egin du gutaz irri?

—Tu, tu nik, nik, nik, hi hi!

—Xixtulari, mixtulari,

        Zer haiz hi?

Ala gutarteko berri

        Duk nahi?

Eta sist, mokoarekin,

Eta zart, aztaparrekin.

 

Xoxo zozo, dohakabe,

Berhoz berho, sasiz sasi,

Nondik joanen haiz ihesi?

Lumak hintuen ebatsi:

Eder, argi, paregabe;

Hireak ordean josi!

Ai! bilhatzeko atherbe,

Ez haiz bi hegalen jabe.

 

Kantu, irriak ixildu...

Oilarrek aztaparrekin;

Oilaxkoek mokoekin,

Xoxoa zute biphildu!

 

Nexkatoko menditarra,

Hirirat, othoi, ez lerra.

 

aurrekoa hurrengoa