www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lan orhoitgarri zonbait
Jules Moulier, «Oxobi»
1926, 1966

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

aurrekoa hurrengoa

LEHOINA ETA ZIMINOAK

 

Hertzeak hutsik eta buruan ere min,

Lehoin bat jauregitik athera zen behin,

—Ginharrian erraki, gizenetik urin—

Moldez behar zuela bazkari bat egin.

 

Errege handienek hoi dute gaixtoa,

Baitire nola baita Peloren astoa;

Hunek, oloa nahiz, jaten du lastoa,

Heiek dukete berdin ogitzat arthoa.

 

Horra gure lehoina so eskuin, so ezker,

Usna hemen, usna han, orotarat laster,

Artetan hari dela orroaz bazterrer...

Bainan soak, lasterrak, ikhertzeak alfer.

 

Erregeren deiari abreak oro gor;

Hartz, azeri, basurde, otso, basa behor,

Gorde dira guziak, haundi eta kozkor...

Lehoina, barur minez, gelditu baitzen hor.

 

Noizpeit, urhatsa labur, hatsa laburrago,

Khaldarekin ezinez iraun gehiago,

Ur handira jautsi zen, etzela hil gogo

Bederen edan gabe duphatra bat trago.

 

                  * * *

 

Oi, bepetan lehoinak erauntsi orroa!

Haren bizkar gaineko biloen harroa!

Hantxet ikusia du zimino lerroa;

Jadanik hasi zaio goxatzen zorroa.

 

Zimino beltzez bazen andana pullita,

Mainhatzen hari batzu, bertzeak josteta;

Lehoinak bere baithan: hau duk jaki keta!

Neure aseak badik orai zerk axita.

 

Ai, ei, lehoin gaizoa gelditu zen behin

Hertzeak gurgurika, buruan bethi min;

Ziminoek, orroa entzutearekin,

Zuhaitz gorenetarat jo baitzuten arin.

 

        Handik orai musikari,

        Irri karkailetan hari,

Abarrez abar, dena jestu tzar,

        Errege jaunari.

 

        Hunek duela ithurri,

        Harek ophil egin berri,

Batek zirriztan, bertzeak tiroz,

        Ahorat igorri!

 

                  * * *

 

Gaitzitua lehoina, berea golkoan,

Zaparta, zarrapoka, zen heinbat harizan,

Dena sarraski gero, hila zelakoan,

Heldarra zariola, zanpala punp etzan.

Eta zikhintsu txarrek gezurra sinhetsi!

Hila dutela behar larrutu, ehortzi,

Huna nun diren airos haitzetarik jautsi.

Hila zelako harek hurbiltzerat utzi.

 

        Ziminoak josta gura,

        Lehoin zenak hil itxura;

Huni, pasoka, doblez jokoa

        Jin zaion eskura.

 

        Jokoarekin Hordago!

        Hila, xutik, bizi gogo!

Ziminoena oraikoan duk

        Bethikotz akhabo.

 

        Aztaparretan hauk itho,

        Buztanarekin hoik eho,

Saltsa gorrian lehoinak jan tik

        Ziminoak oro.

 

aurrekoa hurrengoa