www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lan orhoitgarri zonbait
Jules Moulier, «Oxobi»
1926, 1966

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

aurrekoa hurrengoa

OTXALDERI

 

                Bidarraiko donadoen airean

 

Zonbat aldiz othe duk denboran, Otxalde,

Kantatu bihotzetik Eskualdunen alde!...

Segur nor ere baita Madrilen alkalde,

Ez dik sekulan ukan hik bezenbat galde!

 

Eskual Herri maiteko besta zaharretan,

Koplarientzat egin biltzar ederretan,

Bahuen aditzale plaza-bazterretan,

Hiri so baitzagozin irri-nigarretan!

 

Xoriburu guziez aise haiz jostatu,

Zikoitz alfer zoroez borthizki trufatu;

Bainan Eskualdun ona zinez duk aipatu,

Hire laguntzat hura bethi duk hautatu.

 

Behin eman hintuen «Gilenen» kantuak:

Nola kilo-lanetan zaduzkan kontuak...

Egun hartan neskatxak, sartuz espantuak,

Ihesi joan zituan, ahalgez hantuak!

 

Guziak zirelarik beren ustez abil,

Huna zer hion hetaz: ezkontzekotz umil,

Jaun bat ukan orduko gain-gainetik zarpil,

«Galtzetako ziloak erdirat ezin bil!»

 

Bazela're bertzerik noizpeit haiz ohartu:

Ehintzena goiz batez ostatuan sartu,

Jan, edan eta gero... moltsa huts gerthatu...

Saritzat andereak zonbat zaukan hartu?

 

Ez bide lukek orai gertha holakorik;

Bakarrik dirudunak dagozik aserik.

Kantuek ez baitute biltzen oilaskorik,

Kantuekin hintazke laster hil goserik!

 

Bidarraitar donado lagun gehienak

Engoitik hirekin tuk lur-pean etzanak:

Hobirat emefiño bizi dutenak

Heldu zauzkik erranez othoitz hoberenak!...

 

                    * * *

 

Bidarrain sortua nuk mendien artean,

Hik ezagutu dukan etxeño batean.

Hire koplak ikasi ditiat haurrean,

Barna sarturik zaudek ene bihotzean.

 

Barka dauzkidak beraz galde bat edo bi:

Aphezak baitzuen maiz oilar, bildotx, erbi,

Denboran hik omen duk lagundu Zaldubi.

... Zerutik halaber laguntzak... Oxobi!

 

Eskualduna, 1911ko buruilaren 8an

 

aurrekoa hurrengoa