www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lan orhoitgarri zonbait
Jules Moulier, «Oxobi»
1926, 1966

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

aurrekoa hurrengoa

SAGARDOIAK

 

        Xuri ta gorri,

Sagardoier Jaunak loreak igorri:

        Xuri ta gorri,

Niri gogoetak multzoan ethorri!

 

Lore hoik zoin diren goxoak begier!

Zangopetan beraz hoitarik ez leher!

—Oi haize samina lilieri aiher:

Eraiten ditu're bideko lohier,

        Xuri ta gorri!

 

Lore hoik iduri nik maite dutana:

Haren alde daukat erorkiz ukana!

—Beldur naiz joan dadin hiritarren gana,

Ez baitzaio laket pentzetako lana,

        Xuri ta gorri!

 

Lore hoik iduri eskualdun etxeak,

Daduzkagunean guk aphainduxeak!

—Hainitzek dituzte jasan uhaldeak:

Heien arthatzeko non dire jendeak,

        Xuri ta gorri!

 

Lore hoik iduri dantzariak arin,

Ponet zinta gorri, galtza xuriekin...

—Nago gazteriak norat duen egin;

Eskualdun pestarik orai ez da behin,

        Xuri ta gorri!

 

Xuri-gorri: badu loreak batasun:

Eder gazte dago, ukanez osasun...

—Eskualdunak, othoi! Bethi gauden lagun,

Xuri-gorriek, hots! bat egin dezagun!

        Xuri ta gorri!

 

        Xuri ta gorri,

Nere lehiak nik zerurat igorri!

        Xuri ta gorri:

Loreñoetarik sagarrak ethorri!

 

aurrekoa hurrengoa