www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lan orhoitgarri zonbait
Jules Moulier, «Oxobi»
1926, 1966

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

aurrekoa hurrengoa

AKERRA ETA AXERIA

 

Akerra duk, akerra dun,

Oi, aker adar makurra!

Bizkarra dik, bizkarra din

Burdina bezen gogorra!

Bizkar gainean hezurra,

Kokotsa pean bizarra.

Bizarra bai, buztana nun?

Oi, aker buztan mokorra!

Zentzua dik, zentzua din

Buztana bezen laburra!

 

Berhoko jaun, ohoin dela,

      Axeri bat jin!

Janik sobera, duela

      Sabelean min;

Holakorik ez daukala

      Ukanik behin!

 

Akerrak, aker bezala,

      Deusik ez jakin!

Berak ur eskas duela,

      Bal, bal, bal, egin;

Ezinbertzean dagola

      Sukharrarekin!

 

Aker tontok axeri tzar

      Hor du sinetsi:

Putzu batetara behar

      Direla jautsi.

—Amigo, baituzu adar,

      Kontu ez hautsi!—

 

Xilo-Gaitzeko errekan,

      Biak erori!

Hurrup, hurrup, ezin edan,

      Akerra eri;

Pal, pal, pal, tta pa tta pan...

      Sendo axeri!

 

Adar kakola bizar luz

      Orain lanetan:

Ezker, eskuin abiatuz,

      Sei zazpietan,

Ezin jali, zangoz eskuz,

      Neholaz betan!

 

Akerra duk, akerra dun

      Bethi egarri...

Axeri baithan fededun,

      Da xutik jarri:

Bizkar et'adarrak lagun

      Daizko ezarri!

 

Akerraren bizkarraren

      Laguntzarekin,

herik horra non duen

      Jauzi bat egin!

Ttapala! salbu nola den,

      Hertzeak arin!

 

Akerra, be, be, bai, bal, bal.

      Abantzu hila!...

Axerik, buztana xabal:

      Bai esker mila!

Banoak, gaitezin afal,

      Oilaxko bilha!

 

Akerra duk, akerra dun,

Oi, aker lausu okherra!

Belek bazitean egun

Hartan jatekoz leherra!...

Zentzua dik, zentzua din

Buztana bezen laburra!

Jainkoak balako egin

Aberats nola bizarra,

Zer gertha gero ez jakin,

Xilo-Gaitzean behera,

etzikan hartuko behin

Axeria den barbera!

 

aurrekoa hurrengoa