www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lan orhoitgarri zonbait
Jules Moulier, «Oxobi»
1926, 1966

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

aurrekoa hurrengoa

UZTAILA

 

Bas ihizia bertzerik nehor ikhusi gabe, bortuan,

Othoitza lagun, bortz aste bethe barurik egon ondoan,

Jesus agertu zen irakasle; harek erranak orduan

Baitezpadako baitira bethi, eta izanen geroan.

 

Lurrak dirauno, eta lurrean beharko direno bizi,

Ez ditezela lotsa gizonak, are gutiago izi,

Bethiereko egiak dauzku Jesusek adiarazi,

Guziek ukhan ginezan uzta, berak erain zuen hazi.

 

Bainan haziak, sortu deneko, nahi du langilen artha,

Belhar gaixtoak itho ez dezan, gaitzik ez dakion gertha.

Hori zakien eraile jauna ibili zen muthil keta

Egun laburrez bildu baitzuen lankide saldo bat hauta.

 

Apostoluak Jesusen deia entzun eta berehala

Nagusiari, jarraiki zaizkon haurrak aitari bezala,

Lan gaitza ere baitzuten egin, emanik eman ahala,

Alhor berrian urhez jauntzirik argiratu zen uztaila.

 

Uztail beroa, uztail ederra, guahu ontzen gituena!

Iguzkitara distiran dago xuriz ordokia dena;

Landetan gaindi dabilalarik haizearen hasperena,

Ogi buruek diote baltsan erasirik gozoena.

 

Alhorrak xuri, ogiak zorhi, nehun ez ortzi hedoirik,

Ez ahal zauku bihirik gabe geldituko selhaururik.

Ai! zorigaixtoz landa bazterrez, zonbat dabiltzan goserik

Iguzkipean deus ez dutela behar gorriaz bertzerik!

 

Uztail bide zen eraile jaunak zuelarik zinez erran:

—Ogiak zorhi; sartu beharrak; nehor guti nork egin lan,

Zeruko Aita othoitzazue, uzta dena biltzekotan,

Eraileari jarraikitzale langileak igor ditzan—

 

aurrekoa hurrengoa