www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lan orhoitgarri zonbait
Jules Moulier, «Oxobi»
1926, 1966

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

aurrekoa hurrengoa

ARTZAINAREN ARRAINTZA

 

Pelo zagon artzain;

Aita zuen Argain;

Beraz Argain Pelo,

    Lelo, leri, lelo.

 

Arthaldea bere,

Zorrik ez batere:

Ardiekin marro,

    Laguntzat: Nabarro.

 

Harri batez mahain,

Bost erhiak zartain,

Gasnarekin talo,

    Ongi zoan Pelo.

 

Pago trunkoz ohe,

Zer ditake hobe?

Pelok egiten lo,

    Lelo, leri, lelo.

 

Bainan bethi lelo...

Noizpeit... aski talo;

Gerthatu Bidarrain,

Eta, nahiz arrain.

 

Xipa, xarbo, lolo,

Edo..., gure Pelo

Hasi zen arrainka,

Sakekin miaka.

 

Urean zelarik,

Uste gabetarik,

Gizon ez bada jaun,

Hor jin kaxketadun.

 

Emozkik bi talo!

Ja... Egon zen Pelo

Ezin erran hitzik,

Eman gabe pitsik.

 

      * * *

 

Kaxketadunen on

Jakin badu nehok,

Han, Donapaleon,

Jakin zuen Pelok.

 

Geroztik baitaki,

Behingotz ba, naski,

Bidarrain ez dela

Egurgin bezala:

 

    Arrainkia behar?

        Urean sar,

        Uretik har.

 

aurrekoa hurrengoa